geoeuskadi

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI A - WCAG 1.0

Izki


Natura 2000ra itzuliGarrantzi handiko baso-masa hau Arabako Mendialdean dago eta herrigune bakarra dauka bere baitan: Korres. Bere natura-balioengatik, Parke Natural deklaratu dute, Izki ibaiaren inguruan 9.081 hektareako azalerarekin.

Espazioko erdiguneak oso azalera zabala du eta, bertan, ibaiak eta hondar-uhindura leunak tartekatzen dira. Izki ibaiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du eta Egaren arrorantz abiatzen da, alde banatara Soila (987 m) eta La Muela (1.056 m) mendiak dituen kareharrizko sakan batetik. Hondar eta buztinezko erliebe leun honi kontrajarrita, iparraldeko zatian goi-lautada harritsu bat da nagusi, Kapildui (1.177 m), San Justi (1.029 m) eta San Kristobal (1.061 m) mendiek abiatzen dira osatutako triangeluan. Bertatik erreka batzuk hegoalde eta ekialderantz eta sakan ikusgarri batzuk osatzen dituzte; batzuk Izkin ibairatzen dira (Recagatxas, San Justi), eta beste batzuk Ayudan (El Molino) edo Berronen (Berrozi eta Los Ríos).

Verde IzkiEnklabe honetako girorik karakteristikoenetako bat bere baso-masak dira: gutxi gorabehera, Izkiko bi herenak hostozabalen basoek estaltzen dituzte; batez ere ameztiak (Quercus pyrenaica), pagadiak eta erkameztiak daude eta, neurri txikiagoan, artadiak eta ibar-basoak. Gainera, koniferoen birlandaketa batzuk daude. Era berean, bere landaredien eta landare-komunitateen berezitasunarengatik, interesgarriak dira parkeko hainbat sakanetan dauden baso mistoak, erreka eta ibaien burualdeen inguruan garatzen diren ur-bazterreko haltzadiak eta hariztiaren barruan dauden zingirak eta hareazko soiluneak.

Izkiko zuhaitz-masa hauetan oso ongi eratutako fauna-komunitateak daude, giro hauetako adierazle onak. Aniztasun handia dago haragijale, saguzar eta hegaztien kasuan; eta, batez ere, nabariak dira basakatu, okil ertain eta baso-saguzar eta saguzar bibotedunen populazioak.

 

Vista panoramica Izki Izki ibarraren bazterretan dauden goi-lautadetan, kareharrizko azaleramenduak dituzten paisaia irekiak dira nagusi. Bertan, belarki-formazioak (batzuk, interesgarriak Batasunarentzat) ugari dira: txilardiak, otadiak eta irasailak daude hedadura ezberdinekin, sakabanatuta dauden ezpel eta ipuruekin eta pago eta haritzen baso txikiekin. Gune hauek abereentzako larre- belardi gisa erabiltzen dira eta posible da mirotz zuria edo etze-txinboa bezalako espezie singularrak bertan aurkitzea. Bere aldetik, herrietatik gertu dauden ibar-hondoetan eta malda leuneko hegaletan, zereal, ekilore edo leguminosoen sailek, larre-belardiek eta uzta-zelaiek osatutako mosaikoak agertzen dira, sakabanatutako zuhaiska-heskai edo baso txikiekin. Hauxe da antzandobi arruntaren edo Euphydryas aurinia tximeletaren bizilekua.

Iparraldeko goi-lautada eta Soila eta La Muelaren irtenuneak inguratzen dituzten sakan eta ebaki arrokatsuetan, landaredi eta fauna singularraren komunitateak aurkitzen dira. Landareen artetik, harkaitzei eta haitzebakien oinei lotutako Arenaria vitoriana edo Genista eliassennenii endemismoak nabarmentzen dira. Hegaztien artetik, ordea, arrano beltz, belatz handi, sai zuri, sai arre edo hontz handiaren populazioak azpimarra daitezke.

Izkiko harea -eta marga- substratuetan, erreka eta putzu asko elikatzen dituzten iturburu ugari daude. Bertan, posible da interes handiko landare-formazioak aurki-tzea, txilardi hezezaleak eta zohikaztegiak bezalakoak. Bertan espezie aipagarriak garatzen dira: landare intsektujale batzuk (Drosera intermedia eta D.longifolia), ira-tzeak (Dryopteris carthusiana), orkideak (Epipactis palustris) edo giro hezeei lotutako beste landare batzuk, Littorella uniflora, Potentilla fruticosa o Triglochin palustris bezalakoak. Habitat-mota honekin erlazionatuta dagoen faunan, azpimarratzekoa dira baso-igel jauzkari eta bisoi europarraren populazio inportanteak, eta noiz behinka agertzen diren muturluze piriniarra eta igaraba arrunta.

Soroen artean isolaturik Olandinako aintzira dago, jatorri diapirikoa duen hezegunetxoa, Euskal Autonomia Erkidegoan igebelar zuriaren (Nymphaea alba) loraldi ikusgarria ikusteko parada ematen digun gune natural bakanetakoa.



 Aurkibidera itzuli

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/05/29